EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZAKO ASANBLADA OROKORRA.

(2014ko otsailaren 16an, Deban).

 

 

 

Hauxe da Euskal Xake Federakuntzaren aurrekontua, 2014. urterako. Debako asanbladan onartu zen.

 

         2014N, EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZAK AURREIKUSITAKO GASTUAK.

 

            2014. urtean Euskal Xake Federakuntzak aurreikusitako gastuak 71.500 eurokoak dira.

 

            Gastuak bost ataletan agertzen dira aurrekontuan.

 

1)      Ohiko jardueretan, 26.300 euro agertzen dira (2013ko gastua 8.600’19 eurotan murriztea aurreikusita dago).

 

Klubei eta federazio entitateei diru laguntzak, jardueretarako eta torneoetarako: 7.100 euro.

            Gazte eta Kadete mailetako Euskadiko Xake Txapelketak (gastuen zati bat): 5.600 euro.

            Xakeko Taldekako Euskal Liga eta 16 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa (gastuen zati bat): 4.600 euro.

            Adin guztietako Euskadiko Xake Txapelketa (gastuen zati bat): 4.100 euro.

            Tximista Xakeko Euskadiko Banakako eta Taldekako Txapelketak: 1.700 euro.

            Infantil eta Alebin mailetako Euskadiko Xake Txapelketak (gastuen zati bat): 1.300 euro.

            Emakumezkoen Euskadiko Xake Txapelketa: 1.050 euro.

            Jokalari beteranoen Euskadiko Xake Txapelketa (gastuen zati bat): 850 euro.

 

2)      Goi mailako lehiaketetan, 25.750 euro agertzen dira (2013ko gastua 591’06 eurotan igotzea aurreikusita dago).

 

Maisuen arteko Elgoibarko Xake Torneoa (sustapenerako) (gastuen zati bat): 8.100 euro.

Estatuko edo FEDAko Xake Txapelketak: 7.950 euro.

Euskadiko Selekzioa eta Lau Nazioen Nazioarteko Xake Torneoa (gastuen zati bat): 3.450 euro.

            Torneoengatik eta jarduerengatik FEDA eta FIDEren kuotak: 2.200 euro.

            Eliteko eta sustatu beharreko kirolariei laguntzak: 2.000 euro.

            Zentro Teknikoa/Epaileak/Prestatzaileak: 1.450 euro.

            Oinarriaren sustapenerako torneoa (gastuen zati bat): 600 euro.

 

3)      Funtzionamendu gastuetan 9.850 euro agertzen dira (2013ko gastua 6.368’08 eurotan murriztea aurreikusita dago).

 

Lokaleen mantenua eta zaintza: 2.100 euro.

            Kudeaketa administratiborako langileen gastuetarako laguntzak: 1.975 euro.

            Zuzendaritza Batzordea, beste batzordeak eta bilerak egiteko bidaia gastuak: 1.950 euro.

            Bulegoko materiala (inprimagailua, fotokopiak, artxiboak eta abar); harremanetarako (telefonoa, posta, faxa eta abar): 1.800 euro.

            Tresneria informatikoa; jakinarazpenak: 1.325 euro.

            Ogasuna eta bankuko komisioak: 400 euro.

            Federazioen arteko kuotak: 300 euro.

 

4)      Irakaskuntzarako gastuetarako 6.100 euro agertzen dira.

 

Federakuntzako eskola / bilkura teknikoa / etorkizun handiko jokalarien segimendua: 4.350 euro.

Teknikariak prestatzeko bilkuretan materiala eta irakasleen bidaietarako dietak: 1.250 euro.

Aldizkaria/ Euskal eloa (gastuen zati bat): 500 euro.

 

5)      Sustapen eta zabalkunderako gastuetarako 3.500 euro agertzen dira.

 

Eskualdeetan garapena eta sustapena: 1.100 euro.

            Publizitatea / Hedabideak: 1.000 euro.

            Trofeoak eta sariak: 900 euro.

            Xakeko kirol materiala: 500 euro.

 

         2014AN, EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZAK AURREIKUSITAKO DIRU SARRERAK.

 

            Diru laguntzak: 31.000 euro.

 

            Lizentziak: 15.500 euro.

 

            Beste hainbat sarrera: 15.000 euro.

 

            Osotara: 61.500 euro.

 

            Urteko emaitza orekatzeko Euskal Xake Federakuntzak bere aurrezkietatik 10.000 euro erabiliko omen ditu.

 

            Lizentzien bidez lortutakoa (15.500 euro) diru sarreren % 21’68 izanen da, aurreikusitakoa betetzen bada.

 

            Aurrezkiak (10.000 euro) diru sarreren % 13’99 izanen dira, aurreikusitakoa betetzen bada.

 

            2014-02-16.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.